Kontratuaren edozein datu edo informazio lehengo aldiz kontsultatzen bada, beharrezkoa da erabiltzailea eta gakoa eskatzea. Erabiltzailea eskatzeko, formulario bat bete behar da, eta informazio hori eskuratzeko pertsonaren ondoko datuak adierazi beharko dira: Izena, Enpresa, Telefonoa eta helbide elektronikoa.
Horrez gain, Etorkizuneko kontratuen lizitazioei buruzko informazioa e-mail bidez jaso nahi duzu? aukera aktibatu eta interesdunak jaso nahi dituen kontratu-moten (obrak, zerbitzua, hornidurak, zerbitzuen kudeaketa, aholkularitza eta laguntza edo bestelakoak) informazioa adierazi ahal izango du. Hori dela eta, argitaratutako kontratu berriei buruzko informazioa e-mail bidez jaso ahal izango du.
Datu guztiak bete ondoren “bidali” botoia sakatu behar duzu. Une horretatik aurrera, eta epe laburrean, eskatzaileak bere helbide elektronikoan erabiltzailea eta gakoa jasoko ditu, informazioa jaso eta harpidetza-datuak aldatu ahal izateko. Zuzeneko datuak adierazi behar dira. Izan ere, adibidez e-mail baliozkoa adierazten ez bada, ezinezkoa izango da erabiltzailea eta gakoa jasotzea, eta, ondorenez, ezin izango da kontsultatu nahi den informazioa.
Erabiltzailea eta gakoa adieraziz gero, datu pertsonalak aldatu ahal izango dira (Izena, Enpresa, Telefonoa, helbide elektronikoa), bai eta Etorkizuneko kontratuen lizitazioei buruzko informazioa e-mail bidez jaso nahi duzu? aukera ere. Aukera horren bidez, harpidetutako gaiak edozein unetan aktibatu, deuseztatu edo aldatu ahal izango dira.
Pasahitza ahaztu baduzu, edozein unetan pasahitza zure helbide elektronikoa adierazita bakarrik eskatu dezakezu, eta modu automatikoan zure posta elektronikoan sarbide-datuak jasotzen dituen mezua jasoko duzu.
Erabiltzailea eta gakoa jaso ondoren, Administrazio Klausula Berezien Agirian eta/edo Zehaztapen Teknikoen Agirian sakatu ahal izango da. Kasu horretan, jasotako erabiltzailearen datuak eta gakoa adieraziko dira, “bidali” botoia sakatu eta modu automatikoan leiho berria irekiko da, kontsultatutako agiriaren fitxategiarekin edo fitxategiekin batera.
Erabiltzailea eta/edo gakoa ahaztu badituzu, berriro eskatu daitezke, aurreko atalean azaldutako jarraibideak kontuan izanda.
Kontratuen informazio zehatza formatu berezietan (Adobe Reader, Autocad) erakusteko beharrizana dela medio, erabilitako arakatzailean (Internet Explorer, Firefox) betekizun zehatzak bete behar dira, eta artxibo horien informazioa behar bezala ikusteko software egokia ezarri beharko da.
Jarraian Interneteko arakatzailea behar bezala erabili eta fitxategiak ikusteko beharrezkoak diren betekizunak zehaztuko ditugu: