Aldundiaren logotipoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Datuen Babesa

Itzuli

Langileriaren datuen kudeaketa

Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?

Tratamenduaren arduraduna Administrazio Zuzendaritza
Harremanetarako datuak

Zein da tratamendu honen helburua?

Helburua Langileriaren datuen kudeaketa

Zer motatako datuak darabiltzagu?

Datu pertsonalen kategoriak
  • Identifikazioak
  • Ekonomiko-finantzarioak
  • Akademikoak eta profesionalak
  • Erabileraren xehetasunak
  • Lantikeko langileen legezko ordezkariak hautatzeko prozesua kudeatzean sindikatu-afiliazioa
Pertsona interesdunen kategoriak
  • Erakundeko langileak

Nondik datoz datuak?

Datuen jatorria Zuzenean interesdunaren, legezko ordezkariaren edo interesduna ez den beste pertsona baten eskutik.

Lagako dizkiegu zure datuak hirugarrenei?

Entitate edo pertsona hartzaileak
  • Tripartita fundazioari urteko hobariak eskatzea, 30/2015 Legeak, irailaren 9koak, lanaren arloan enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duenak; eta 694/2017 Errege Dekretuak, uztailaren 3koak, lanaren arloan enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duenak, xedatutakoa betez.
  • Kotizazioak, gizarte-aseguruak, langileen egoera-aldaketak eta Gizarte Segurantzarekiko kotizazio-kodeak komunikatzea, 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duenak, eta 84/1996 Errege Dekretuak, urtarrilaren 26koak, Gizarte Segurantzan enpresak inskribatu eta langileen afiliazioak, altak, bajak eta aldaketak arautzeko Erregelamendu Orokorra onesten duenak, xedatutako betez.
  • Gizarte Segurantzan gaixotasunen altak eta bajak, 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duenak; 625/2014 Errege Dekretuak, uztailaren 18koak, bere iraupeneko lehenengo hirurehun eta hirurogeita bost egunetan aldi baterako ezintasunarengatik prozesuak kudeatu eta kontrolatzeko alderdi zehatzak arautzen dituenak; ESS/485/2013 Aginduak, martxoaren 26koak, Gizarte Segurantzaren eremuan bitarteko elektronikoak erabiliz jakinarazpenak eta komunikazioak arautzen dituenak; eta ESS/1187/2015 Aginduak, ekainaren 15ekoak, bere iraupeneko lehenengo hirurehun eta hirurogeita bost egunetan aldi baterako ezintasunarengatik prozesuak kudeatu eta kontrolatzeko alderdi zehatzak arautzen dituen uztailaren 18ko Errege Dekretua garatzen duenak; xedatutakoa betez.
  • SEPEn kontratuen altak eta bajak, 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak, martxoaren 24koak, Langileen Estatutuei buruzko testu bategina onesten duenak; eta 1424/2002 Errege Dekretuak, abenduaren 27koak, lan kontratuen eta oinarrizko kopien edukia Enpleguaren Zerbitzu Publikoei jakinaraztea eta horiekiko bitarteko telematikoak erabiltzea arautzen duenak, xedatutakoa betez.
  • Eusko Jaurlaritzari hauteskunde-prozesuaren datu guztiak (kandidaturak, ordezkariak, bozketaren emaitza), 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak, martxoaren 24koak, Langileen Estatutuei buruzko testu bategina onesten duenak; eta 1844/1994 Errege Dekretuak, irailaren 9koak, Enpresan Langileen Ordezkaritza Organoak hautatzeari buruzko Erregelamendua onesten duenak, xedatutakoa betez.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailari borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei eta pentsio plan nahiz funtsei egindako ekarpenen inguruko informazioa laburbiltzea, 2001eko uztailaren 27ko Aginduak, eurotan 043, 044, 045, 181, 182, 190, 311, 371, 345, 480, 650, 652 eta 651 ereduak, baita 777 eredua, garaiz kanpoko aitorpen-likidazioen eta osagarrien kasuan diru-sarrera edo itzulerari buruzko agiria ere onartzen dituenak, eta 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera halabeharrez eurotan dauden ereduak erabiltzea xedatzen duenak, ezarritakoa betez.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailari pertsona fisikoen errentaren eta sozietateen gaineko zergaren urteko laburpena, EHA/3127/2009 Aginduak, azaroaren 10ekoak, lan eta jarduera ekonomikoen etekinak, sariak nahiz ondare irabazi zehatzak eta errenta egozpenak kontuan hartuta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kontura egindako diru-sarrerei eta atxikipenei buruzko urteko laburpenaren aitorpenetarako 190 eredua onartzen duenak; eta 2190/2017 FORU AGINDUAK, abenduaren 11koak, Ogasun eta Finantzen foru diputatuarenak, lanen etekinen, jarduera ekonomikoen eta sarien gainean kontura egindako diru-sarreren edo atxikipenen urteko laburpenarekin 190 eredua onartzen duenak, xedatutakoa betez.
  • Kontratua egikaritzean banku, aurrezki-kutxa eta landa-kutxetan nomina ordaintzeko datuak.
Nazioarteko transferentziak Datuen nazioarteko transferentziak ez dira egingo

Zerk gaitzen gaitu zure datuak tratatzeko?

Legitimazioa

Kontratua (langilearena) formalizatu edo sinatzea 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. Hitzarmen kolektiboa

Zer eskubide pertsonal erabil ditzakezu Lantik zerbitzuan?

Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen tratamendua mugatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, bai eta eramangarritasuna ere.

Horretarako, idazki bat bidali beharko duzu honako helbide honetara: Lantik, S.A.M.P. - Segurtasun Saila, Sabino Arana hiribidea 44, 48013 Bilbo. Halaber, hasitako ekintzari uko egiteko eskubidea izango duzu, datu pertsonalen tratamendutik adostasuna kenduz.

Interesdunak, halaber, eskubidea du dagokion Kontrol Agintaritzan (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia) erreklamatzeko.

Nor da foruko sektore publikoan datuak babesteko eskuordetutako pertsona?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridiko, Informazioaren Segurtasuna eta Datuak Babesteko Ataleko Burutza da Lantik erakundearen datuak babesteko ordezkaria.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru-erakundeen DBO sortzea, izendatzea eta arautzea Gobernu Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 15eko Erabakiaren bidez onartu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, BAO, 99 zk., 2018ko maiatzaren 24koa, eta haren jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-erakundeek datuen babesari buruz egiten dituzten kontsulta guztietarako, hona jo dezakezue


Gora


© Lantik, S.A. · Sabino Arana etorbidea, 44 · 48013 Bilbo · Email: lantik@bizkaia.eus · Telf.: 944 068 900 | Faxa: 944 068 800